XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12.4. VOLTMETRO ELEKTROSTATIKOA

Sistema elektrostatikoa sistema voltmetrikoa da eta horregatik erabiltzen da voltmetroak egiteko.

Voltmetro elektrostatikoaren zati higikorraren desbidazioa, tentsioaren balio efikazaren araberakoa da.

Uhinaren formak ez du desbidazioan eraginik.

Hori aldiuneko momentua tentsioaren karratuarekiko proportzionala delako gertatzen da.

Beraz, eskala normalean koadratikoa izango da, eta armadurei forma berezia emanda uniformetasun handiagoa lor daiteke.

Voltmetro elektrostatikoak behar duen potentzia oso txikia da, kondentsadore aldakorreko dielektrikoan izandako galerak bakarrik estaltzen dituelako.

Horregatik, korronte zuzeneko neurketetan erabiltzen denean, kontsumitutako potentzia hutsaren hurrengoa izaten da, baina korronte alternoan potentzia maiztasunaren araberakoa izaten da.

Kontsumo txikia duelako, oso egokia da tentsio handiak eta oso potentzia txikiko zirkuituak neurtzeko.

Voltmetro elektrostatikoaren anpliazioa hiru eratara lortzen da:

1. Cgehig kapazitateko kondentsadore gehigarria C~ kapazitateko voltmetroarekin seriean konektatuz.

2. C1 eta C2 kondentsadore partzialez osaturiko tentsio-zatitzaile kapazitiboa erabilita.

3. R1 eta R2 erresistentzia partzialeko tentsio-zatitzaile erresistiboa erabilita.

Lehen kasuan Ua eta Uv tentsioen arteko erlazioa. kondentsadore gehigarriaren eta voltmetroaren inpedantzien arteko erlazioaren araberakoa da.

Jakina denez, material isolatzailearen (armadura arteko dielektrikoaren) erresistentziaren balioa ez da konstantea eta aplikatzen den tentsioaren balioaren araberakoa da.

Ondorioz, korronte zuzenean neurketak egiten direnean voltmetro elektrostatikoa ezin da kondentsadore gehigarriari seriean konektatuta erabili.

Bigarren sisteman, C1 eta C2 kondentsadore partzialek voltmetroarena baino askoz ere kapazitate handiagoa izan behar dute.